Ematen ditugun zerbitzuak

Jabetza industrial eta intelektualarekin loturiko gai guztiei buruzko aholkua  ematen dugu, hala nola: markak, patenteak, diseinu industrialak, domeinu-  izenak, egile-eskubideen erregistroa.

Bilatzen

Aurrekariak bilatzen ditugu, marka, patente eta diseinuen erregistroa bideragarria den aztertzeko, eta ikerketak egiten ditugu, lehiakideen edo sektore teknologiko interesgarrien erregistroak bilatzeko.

Erregistro eskaerak

Erregistro-eskaerak kasu bakoitzean dagokion erakunde eskudunean aurkezten ditugu zuzenean (OEPM, EUIPO, EPO eta OMPI). Herrialde batzuetan, tokiko agente bat behar da erregistroa egiteko; halakoetan, haren bidez aurkezten ditugu erregistroak herrialde horietan. Agente korrespontsalak ditugu herrialde guztietan.

Izapideetan

Espedienteen izapideetan gerta daitezkeen gorabeheren berri ematen dugu, espedienteak defendatzeko aholkuak ematen ditugu, eta  aztertzailearen aurkako iritzi edo eragozpenei erantzuten diegu. Behin espedientea onartu ondoren, erregistroko Ziurtagiria-Titulua bidaltzen dizuegu, zeinak haren datu nagusiak jasotzen baititu.

Beste zerbitzuak

Zure eskubideak defendatzen ditugu mundu guztiko patente eta marken bulegoetan, eta aurka egiten diegu zure erregistroei kalte egin diezaieketen erregistroei. Aholku ematen dizugu lizentzia-kontratuak  prestatzeko eta erregistratzeko, edo beste enpresa batzuekiko akordioak lortzeko.

Zure irudi korporatiboa edo produktu-marka diseinatzen eta produktu berriak ikertzen eta garatzen laguntzen dizugu, Jabetza Industrialaren Aholkulari profesionalen ikuspegitik.

Dokumentu legal eta teknikoak itzultzeko itzultzaile adituak ditugu, zeinak zorrotz itzuliko baitute zure patentearen edukia, arazorik gabe baliozkotu dezazun patentea erregistratzeko tokiko hizkuntzara itzultzea eskatzen duten herrialdeetan. 

Contact

abap

Bailén 9 - bajo dpto. 2

48003 BILBAO

   

 

Tel.:         (+34) 635563336

e-mail:   abap@abap.eus

Our services

Please do not hesitate to e-mail us for any assistance you may need. 
211

E-mail

Cómo llegar